Publicitat Google

dimarts, 24 d’agost de 2010

Llàstima...

però no tinc ni idea del que vol dir

Landa bakoa dala Ondarruko lurra,
Umeak gaztetatik ager da biurra,
Naita goitikan bera mara-mara elurra
Etxean sua eiteko ez da falta egurra.


Mutiko asko eta jolasleku gitxi,
Bere gogo barruak ezin errez etsi.
Naita beste tokiak gogo txarrez utzi.
Gazte jokolarien leku “guzur-etxi”(1)


Biarra laga eta txanpon eta guzi,
Naita agintariek gogor galerazi,
Joao danen artean “ingeles” nagusi
Ertzainak atzetikan, gazteak igesi.




Egoazen, dirurik jokatu ez arren,
Jolastokira sari eltzen ziran linen
Goitik bera dirua dabela ikusten
Esku zabalik dagoz beti “kolko”(2) egiten.


Koldo egiñaz diru artu badau garbi
Joka leike besteekin, baiña beti larri.
Eta kiñu egiñaz batek uts badagi
Mutil gizagaixua aren errukarri.


Neskatoen artean batzuk brinko sokan,
Umeenak sarritan naiago “bixikan”,(3)
Asitxuagoak asko pozik “txintxirrikan”(4)
Geienak kalez.kale korrika “kurikan”(5)


Mutikoen jolasak dira ezagunak
Lenengo batu dira betiko lagunak
Geiago bear bada gero nai dabenak,
Orra zelan joan diran gure gaztegunak.


Goizean asi eta oin “itsu-itsuka”
Baita be asko dabiz gaur “asto-astoka”(6)
Bestean barriz jolas gogor “kalabaka”(7)
Biar goizez eiteko pozikan “arraka”(8)


Ondarru inguruko baserritar guztik
Bildurrez jarten ziran aldrak ikusirik;
Sagar eta kereixak ez da zeresanik
Guztiak artzen eben astinaldi ederrik.

Andoni Basterretxea´ren “Ene Ondarru” liburutik

(1) naizta galerazota egon edozer joko egiten zan aterpea
(2) Ingeles jokoak eukan askatasun bat: naita jokoan jardín ez txanpona goruntz jaurtitzerakoan esku eta txapela zabaldurik artu zekian edozenbat “txoritxiki”, baina artzeko kiñua egin eta jokoko mutillak oztopo egin eutselako ez ba eban artzen orduan ziran aren lepoan egurrak
(3) Sukaldeko tresna txikiekin egiten zan neskatxoen jolasa
(4) Txingoan, anka baten gaiñean ibiltzea.
(5) Batak bestea ikutuz korri egin.
(6) Astoketan, batzuk makurtuta jarri eta besteak gainera edo gainetik salto egin
(7) Kalabetan, batak bestea arrapatzea
(8) Intxaurrekin edo dana dalakoakin jolastea, bata bestea arra betera (esku zabalaren luzera) inguratuz.

(Font: http://www.arranondo.com/edicion/artikulu.php?ed=230&id=a2)